Zamudioko
Eraimen SL enpresak ostiralean, otsailak 3, itxi zituen ateak, bost langile kalean utziz. 15 urteko antzinatasuna dute guztiek eta 40-50 urte artean dira.
LAB sindikatuak azaldu duenez, 2009tik beste eraikuntza enpresa bat daukate aurrekoaren jabeek: Ingenieria de Construccion Eraikiz SL delakoa. "Azken hilabeteotan batetik bestera aldatu dituzte lana, hornitzaileak eta bezeroak... baina langileak ere eramatea ahaztu omen dute", salatu du lan erakunde abertzaleak. Hori dela eta, bihar, astelehena, manifestazioa deitu dute,
Sopela.net agerkari digitalak iragarri bezala. Protesta Sopelan bertan izango da, bertan bizi direlako bi enpresen jabeek. Hitzordua eguerdiko 12etan jarri dute udal pilotalekuan. Argazkian, 2010eko ekainaren 29ko greba orokorreko manifestazioa Sopelan, ELA eta LAB sindikatuek deituta.