Sendi egitasmoaren bitartez, 6 urtetik gorako neska-mutilentzako inauterietako makillaje tailerrak antolatu ditu
Egizu Getxo euskaldun! elkarteak. Eskolak astearte eta asteazken hauetan (otsailak 7 eta 8) emango dituzte, 17:30etik 18:45era, Getxoko Andra Mari ikastetxean, matrikula doan. Parte-hartzaile kopurua mugatua da, 15 umek baino ezin izango baitute tailerra egin, beraien aita-amek lagunduta. "Gurasoek eta haurrek aurpegiak pintatzen ikasiko dute Garazi eta Fatimaren laguntzari esker. Hainbat ereduren laguntzaz nahiko erraza suertatuko zaigu gure gurasoen eta seme-alaben aurpegiak pintatzea. Pazientzia apur bat, kolore ezberdinetako pinturak eta brillantina pixka bat nahiko dira irudi politak sortzeko!", azaldu dute Egizukoek. 6 urtetik beherako umerik egotekotan, doako begirale zerbitzua ere izango da, aurretik abisatuta (685 732 963). Argazkian, Sendik aurreko batean egindako mozorro tailerra / cc-by
egizu.