Ertzaintzak 18 urteko bi mutil atxilotu ditu gaur goizean Berangoko diskoteka baten kanpoko aldean. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, beste mutil bat kolpatu eta lesioak eragin izana leporatzen diete gazteei. Liskarra goizaldeko 4ak baino lehen sortu ei da. Izan ere, ordu horretan Neguriko Ertzain-etxeko poliziak Berangoko diskotekan bertaratu dira, handik at borrokaldi bat izan dela jakin ostean. Bertsio ofizialaren arabera, ertzainak tokira heldu direnean, hainbat pertsona topatu dute, haietako bat zaurituta. Mutilak esan dienez, eztabaida batean bitartekaritza lanak egiten saiatu denean bertako bi gaztek jo egin dute. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute, buruan ebaki-kolpe zauria eta begi batean hematoma bat zituela. Ustezko erasotzaileak bertan atxilotu dituzte, lesio delitua egotzita.