Bi pertsona zauritu dira Erandion izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 6a, 12:34

Bi pertsona zauriturik suertatu ziren atzo Erandioko udalerrian izandako auto istripuan. Zehazki, 33 urteko emakumezko bat eta 16 urteko neska dira garrantzi ezberdineko zauriak pairatu zituzten bidaiariak. Biak ala biak ospitalera eraman zituzten arreta medikua jasotzeko. Efe albiste-agentziak zabaldu duenez, gertaera Avanzadako errepidean (Bi-637) jaso zen, arratsaldeko 17:45ak aldera. Ordu horretan, Erandiotik zeharkatzen duen tartean, Volkswagen Golf modeloko auto batek Algortarako errailetik irten eta eskumako hesiaren aurka talka egin zuen. Horren ondorioz, bidaiariek zauriak jaso eta autoa gurutzatuta gelditu zen, errepidea moztuz. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun