Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte betetzen ditu eta urteurren borobila aitzakia hartuta Emakume Abertzaleon V. Topaketa Feministak egingo dituzte martxoaren lehenengo asteburuan. Nazio ospakizuna Leitzan izango da, 2001ean I. Topaketa egin zuten leku berean. Baina nazio mailaz gain, eskualdean ere izango da zer ospatu. Horrela, Algortako Bilgune Feministak Femina(ha)stea izeneko egitarau zabala antolatu du gaur arratsaldean hasi eta larunbata bitartean. Ekimen horien bidez, "emakumeon presentzia aktiboa nabarmendu, ezagutzera eman eta indartu nahi dugu, indarrak batuz. Feminismoaren bitartez asko lortu delako eta asko daukagulako lortzeko". Argazkian, Bilgune Feministak urte hauetan Algortan egindako mobilizazioetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.