Era berean, Landak Getxoko alkate ere izandako Jose Antonio Agirreren hitz batzuk gogoratu zituen: “gorrotoak hondamena baino ez dakar, eta guk ez dugu suntsiketarik nahi, batu baino ez, gura dugu eraikitzeko”.
Ekitaldiko argazkiak (© Getxoko Udala)
"1936ko gerran, aurreko gatazka zibiletan eta frankismo garaian Getxo udalerrian izandako biktimei" gorazarre egin zien igande eguerdian Udalbatzak, Imanol Landa alkate jelkidea buru zela. Omenaldian, Udalean ordezkaritza politikoa duten talde guztietako (EAJ, PP, Bildu eta PSE-EE) ordezkariak izan ziren, baita zendutakoen senide batzuk ere. Aipatu ekitaldia urtero egitea erabaki zuten