Kaleratutako langileek LABen ahotik adierazi dutenez, "nagusiak kaleratze-gutunean arrazoi ekonomikoak aipatzen ditu. Dagoeneko enpresa bideragarria ez dela esan eta Gizarte Segurantzan bere erretirorako paperak aurkeztu dituela gogorarazten du. Kaleratze-gutun berean, langile bakoitzari aitortzen digun kalte-ordaina lan-urteko 20 eguneko soldatakoa da (20.000 euro inguru langileko)". Baina, beharginek ez dituzte kaleratzeak onartzen, ezta kalte-ordainak ere. Beraien lanpostuak mantendu nahi dituzte. "Gure aldarrikapenaren aurrean erantzuna da langile hauekin ez duela jarraitu nahi, gure baldintza ekonomikoei erreferentzia eginez; baina guk Eraikuntzako Bizkaiko Lan-hitzarmenean jasotakoa baino ez dugu kobratzen", amaitu dutenez.
Kaleratzeak salatzeko kontzentrazioa Sopelan