Presoen aldeko elkarretaratzea Algortan
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, 35 gizon-emakumek egin zuten elkarretaratzea joan den ostiralean, Algortan. Eskumaldeko LABek Telletxe plazan zeukan jarrita hitzordua, eguerdiko 12:30ean, eta bertaraino gerturatu ziren langile erakunde abertzaleko ordezkariak. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Argazkian, LAB sindikatuak Algortako Telletxe kalean egindako kontzentrazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!