Itxartu taldeko Ricardo Ansotegik aipatu duenez, mila erditik gora atleta espero dituzte igandeko lasterketan, “azken urteotan kros honek izan duen gorakadari erreparatuz". "2007an 176 lagun izan ziren eta 479 korrikalari 2011n. Hazkunde hori guk antolatutako beste kirol proba batzuetan ere eman da, esate baterako, ibilaldi neurtuan, Getxoko Milian edo Itziar Lopez e Uralde Oroi-Lasterketan”, gaineratu duenez.
Zirkulazio neurriak
Algortako Etorbidean eta inguruko kaleetan bidea itxiko dute tarteka ibilgailuentzat, igande honetan, 11:00etatik 13:15era, Itxartu Taldearen Krosa dela eta. Zehazki, 11:00etatik 11:30era, Andres Kortina eta Mariandresena artean zarratuta egongo da, eta ordu horretatik aurrera eskumako bidetik soilik ibili ahal izango dira autoak. Bestalde, 11:00etatik 13:00etara, Zabala eta Torrene kaleetako garajeetako sartu-irtenak ere baldintzatuko ditu lasterketak, eta hartara, maila desberdinetako proba bata eta bestearen artean ibili ahal izango dira kotxeak. Ameztiko irteeran (Algortako Etorbidera) ere eragina izango du krosak: proba bata eta bestearen artean ibili ahal izango da soilik (11:30etik 13:00era). Azkenik, 11:30etik 13:00era, eskumako erreia baino ezin izango da erabili Mariandresena eta Telletxe kaleetan (Algortako Etorbideko bidegurutzeraino).