Taloak egiten irakatsiko dute etzi Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 8a, 11:25

Ostiral honetarako, otsailak 10, taloak egiten ikasteko tailerra antolatu du Barrikako Emakumeen Elkarteak, Emakumeen Hitzak. Hitzordua 18:30ean jarri dute, "Gure ixerdia" txokoan (Udaletxeko Bidea, 8). Ikastaroa Pedro Unibasok, Carmen Olarrak eta Begoña Bidaurrazagak eskainia izango da. Eta horren ostean, talo eta txistorra dastaketa izango dira, emakume barrikoztarrek aurreratu dutenez. "Publiko guztietara irekitako tailerra dugu. Beraz, guztiak gonbidaturik zaudete!", gaineratu dute. Argazkian, Barrikako emakumeak lunchean / © Emakumeen Hitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun