Preso eta iheslari politikoen aldeko Sopelako herri bilguneak antolatuta, ostiral honetan, otsailak 10, torturari buruzko hitzaldia izango da Sopelan. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute, Kurtzio kultur etxean. Bertan, torturak jasan dituzten euskal herritarren testigantzak entzuteko aukera egongo da. Bestalde, Euskal Herriko
Torturaren Aurkako Taldearen eta psikologoen eskutik, torturak eragindako ondorioak aztertuko dira, antolatzaileek iragarri dutenez. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko herri bilguneak abenduaren 16an eman zuen lehenengo urratsa Sopelan. Aipatu eragilearen "ezaugarri zabalak eta anitzak" azaldu ostean, egun horretako aurkezpenean, gonbidapena egin zieten talde eta pertsona ezberdinei gune horren partaideak izan daitezen eta bere ekarpenak egin ditzaten. Argazkian, torturaren kontrako aldarria Sopelan, hileko azken azken ostiral batean / ©
Sopela.net.