Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (
ESAIT) pare bat hitzaldi antolatu ditu datozen egunetarako Uribe Kosta eskualdean. "Euskal selekzioen bideragarritasun juridikoa eta etorkizuneko ibilbidea" lelopean, bihar egingo dute lehendabizikoa Algortan. Hitzordua iluntzeko 19:30ean jarri dute, Villamonteko kultur etxean. Bigarrena, berriz, hilaren 23an izango da, 19:00etan, Plentziako kultur etxean. ESAITek azaldu duenez, solasaldietan, egungo marko juridikoan euskal selekzioen bideragarritasuna aztertu eta ofizialtasunaren bidean eman daitezkeen urratsak" jorratuko dituzte. Gauzak horrela, eskualdeko kirol elkarte ezberdinen eta kirolarien presentzia "oso garrantzitsutzat" jotzen dute, ekarpenak zein informazioa jasotzeko. Argazkian, Euskal Herriko futbolariak Kataluniaren aurka 2006an jokatutako partidaren aurretik, ofizialtasuna eske / © Naziobatselekziobat.org.