Algortako Bilgune Feministak antolatutako Femina(ha)stearen barruan, bihar, osteguna, "Euskal feminismoa / feminismo autonomoa" lelopeko mahai-ingurua hartuko du Eztabaida gune antiautoritarioak. Horrenbestez, 19:00etatik aurrera, korronte feministei buruz arituko dira, Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Larunbatean, berriz, FEMINeguna ospatuko dute Getxoko Txorimalo gaztetxean. Gauzak horrela, 11:00etatik aurrera emakumeen arteko eztabaida izango da, "Autodefentsa feminista (zer da? zer egin dezakegu?...)" gai bezala hartuz. 14:30ean, bazkaria (apuntatzeko: bfalgorta[abildua]gmail.com) eta Emakume Abertzaleon V. Topaketa Feministen aurkezpena egingo dituzte. Azkenik, 17:00etatik aurrera, dantza (Belly blues ikuskizuna) eta kantak izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!