Astelehenerako bilera irekia deitu du Urdulizko Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 8a, 22:28
Urdulizko Gazte Asanbladak udalerriko gazte guztiak gonbidatu ditu astelehenean, hilak 13, egingo duen bilera irekian parte hartzera. Hitzordua, arratsaldeko 6etan jarri dute herriko kultur etxe berrian. Besteak beste, Urdulizko Udalak aurreikusi duen gazte lokalaren inguruan hitz egitea du xede asanblada horrek. Halere, hain zehatzak ez diren gaiak ere jorratzeko asmoa dute gazte urduliztarrek. Adibidez, "Urduliz aktiboki pizteko ahalegina" egiteko asmoa azaldu du UGAk. Horretarako, baina, "Urdulizko gazteok sozialki aktibatzeko eta lokarturik ez gaudela erakusteko", eskaera bat egin dizkiete herriko neska-mutilei, bilerara ideia eta proposamenekin hurbiltzearena, alegia. Argazkian, 2006ko apirilaren 30ean, Gaztetxe Martxako errelebo ekitaldia egin zen Urdulizen. Orduan, Sopela eta Urdulizek gazte asanblada bateratua zuten, egun ez bezala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun