Getxo Arraun, Raspas eta Arkotek parte hartuko dute larunbatean Bilboko Gaueko Estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 9a, 11:04

Larunbat honetan, otsailak 11, Bilbao-Tecumi Gaueko Estropadaren lehenengo edizioa hartuko du Ibaizabalek. Traineruak La Salve zubitik abiatuko dira 19:30ean, itsasgora denean, lehenengo eta hirugarren ziabogak Euskalduna parean egiteko. Proba Deustuko Arraun Taldeak antolatuta dago, Bilboko Udala eta Tecumi enpresaren laguntzaz. Hain zuzen ere, aipatu estropadan Uribe Kosta eskualdeko hiru ordezkari izango dira: Getxo Arraun (Algorta), Raspas (Areeta) eta Arkote (Plentzia). Hirurak daude gaur egun Kantauriko Arraun Elkarteen (KAE) Ligako bigarren mailan. Larunbateko lehian TKE eta KAE 2 ligetako beste zazpi ordezkari izango dituzte aurrean: Kaiku, Urdaibai, Portugalete, Elantxobe, Isuntza, San Pedro eta Deustu. Argazkian, "Goizeko Izarra" traineru getxoztarra itsasadarrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun