Bilboko gay-lesbo-trans bederatzigarren nazioarteko zinemaldiaren barruan, Mirian Ortega Dominguez Sopelako zuzendari gaztearen film laburra estreinatuko dute gaur Bilbon; "Mikel" (10 minutu) izenburuko transgenero eduki altuko pelikula, alegia. Hitzordua 17:30ean jarri dute Golem 1 zineman. Bihar, berriz, Bilborock aretoan egongo da ikusgai, 18:00etatik aurrera. Eta hilaren 26an, igandearekin, Oreretan proiektatuko dute, 19:00etan. Mikelen, biologikoki ez dagokion gorputz batekin bizi den 17 urteko nerabearen istorioa kontatzen du film laburrak. Bere lagunen babesari esker, sekretua kontatzeko erabaki zaila hartu beharko du. Ingelesez emango dute, espainolezko azpitituluekin; eta zuzendaria bertan izango da. Bestalde, gogoratu, Zinegoak jaialdia hilaren 14an helduko dela Uribe Kostara. Gurean, Algorta, Leioa eta Sopelan izango dira emanaldiak. Argazkia: © Zinegoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!