Leioako Artea merkataritza gune handiko Kristal plazan erabakiko da gaur zein izango den Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako moda diseinatzaile gazterik onena. Iluntzeko 7etatik aurrera, EAEko sei sortzaile gazte lehiatuko dira Diseinugile Gazteen VIII Lehiaketan. Oraingoz emakumezko batek irabaziko duela da ziurra den kontu bakarra, sei partaideak neskak baitira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, galan zehar "diseinu original eta arriskatuak" espero dituzte Nagore Santiago, Sheila Cantera, Estefania Erze, Ahida Agirre, Paola Armiño eta Ana Urrutibeaskoa gazteengandik. Hurrenez hurren, "Paradise Circus", "Sencillamente Sencilla Locura", "Rock the Night", "Barquitos de Chocolate con Leche", "Dakota" eta "Release" arropa bildumak aurkeztuko dituzte. Ekimena Ande diseinatzaile gazte eta berrien elkarteak antolatu du. Argazkian, Ahida Agirre mungiarra / © Ahida Agirre.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!