Kardiopatiak dituzten umeen aldeko jaialdia egingo dute larunbatean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 9a, 18:32

Bihotzez sortzetiko kardiopatiak dituzten umeen familien elkarteak eta Leioako Udalak jaialdia antolatu dute larunbat honetarako, otsailak 11, Kandelazubieta kiroldegian. Horrenbestez, arratsaldeko lauetatik aurrera, ekintza dibertigarri eta irekiak egingo dituzte; tartean, Travellin’ Brothers talde leioaztarraren kontzertua. Bihotzez elkartearen helburuak bi dira: alde batetik, herritarrak gaixotasun horrekin eta bere inguruarekin sentsibilizatzea eta kontzientziatzea. Bestalde, kardiopatiak dituzten umeen eta euren senitartekoen bizi-kalitatea hobetu nahi dute. Horiek betetzeko mota desberdinetako ekintzak egiten dituzte: zabaltze ekintzak, sentsibilizatzekoak, aldarrikapen ekintzak, profesionalei zuzenduriko heziketa zabaltzea eta indartzea, eta senitartekoei zuzenduriko laguntza (informazioa, laguntza ekonomikoa edo psikologikoa, eta abar). Argazkian, haur eta gurasoak jolasean Leioan / © Herrigune Leioa.

Bihotzez "aurrentzako" (sic) festaren kartela

bihotzez-jaialdia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun