Leioako
Artea merkataritza gunean ospatu da gaur arratsaldean EAEko Moda Diseinugile Gazteen VIII Lehiaketaren gala. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sei sortzaile gazte eta emakumeak lehiatu dira arropa linea txukun eta bereziak erakutsiz. Publikoaren zein epaimahaikideen iritziz irabazlea Ana Urrutibeaskoa Olazabal donostiarra izan da, "Release" arropa bildumarekin egindako lanari esker. Gipuzkoarrak Nagore Santiago, Sheila Cantera,
Estefania Erze,
Ahida Agirre,
Paola Armiño gazteak izan ditu lehiakide
Ande diseinatzaile gazte eta berrien elkarteak antolatutako deman. Gaurko irabazlea Edurne Oroz nafarrarekin eta beste 15 disenugile gazterekin izango da Madrilen gaur zortzi burutuko den Estatu mailako lehiaketan. Madrilen gerta ala gerta gaurko irabazlearen bilduma ikusgai izango da Artean hilaren 20tik 26ra. Argazkian, erdian, Urrutibeaskoa / © Artea merkataritza gunea.