Bi lagun atxilotu eta taberna bat itxi dute Leioan ustezko droga trafikoagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 10a, 20:22

Ertzaintzak taberna bat itxi zuen atzo Leioan eta bertako bi lagun atxilotu zituen droga-trafikoan jarduten zutelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, atxiloketa arratsaldeko lauretan izan zen. Agenteek ostatuan "haxixa saltzen zela susmatzen" zuten eta barrura sartu zirenean, "47 urteko gizonezko batek 400 euro baino gehiago zuen gutun-azal bat ezkutatzen harrapatu" zuten, bertsio ofizialaren arabera. Ertzaintzak dirua hartu zuen, "droga-trafikotik zetorrelako susmoa zuelako", eta gizonezkoa atxilotu zuen. Tabernako sukaldean, berriz, "haxix zatiak, droga estaltzeko plastikoak eta droga-trafikoarekin zerikusia zuten hainbat ohar" topatu ei zituzten. Aldi berean, 31 urteko emakumezkoa bat atxilotu zuten, "tabernaren arduraduna zelako". Atxilotuak polizia-etxera eraman zituzten eta taberna behin-behinean itxi zuten, epailearen esku jarri arte. Horrez gainera, tabernan zegoen beste lagun bati isun bat jarri zioten kokainako poltsa txiki bat edukitzeagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun