AHTren aurkako jardunaldia izango da bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 11a, 00:18

Udondo gaztetxeak antolatuta, Abiadura Handiko Trenaren aurkako eguna hartuko du bihar, larunbata, Leioako zentro sozialak. Arratsaldeko 5:30etik aurrera tren polemiko horren inguruan solasean arituko dira luze eta zabal. Ordu eta erdi beranduago, iluntzeko 7etan, hainbat talderen kontzertua izango da. Gauzak horrela, musikazaleek Uribe Kostako Dementzia, Itzubaltzeta / Romo eta Algortako Atadxs A Nada, Baketazo bilbotarrak eta Bergara eta Gasteiztik etorritako Rombos Negros taldeak entzuteko parada izango dute. Sarrera hiru eurotan lortu ahal izango da gaztetxeko atean bertan. Argazkian, 2009an Urbinan AHTren aurkako protesta batean parte hartu zuten sei ekintzaileri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten Larrabasterran pasa den urtarrilaren 19an, ekintzaileak zigortu ondoren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun