Bertso afaria izango da iluntzean Sekeko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 11a, 01:35

Gazte Asanblada Sopeloztarraren (GAS) ekimenez, bertsozaleek errimaren arteaz gozatu ahal izango dira gaur iluntzeko 21:00etan Sopelako Sekeko gaztetxean egingo duten bertso-afaria dela medio. Halere, bertako Joanes Igeregi, Miren Loizaga eta bestelako bertsolariak ekarri ordez, Algortara jo dute antolatzaileek, ekimeneko kartelean jarritako Obelix-en esanetan "hemen ez dago bertsolaririk!" iritzita. Gauzak horrela, Imanol Uria eta Peio Arondo algortarrek abestuko dute. Sarrera sei eurotan eros daiteke gaztetxean bertan, baina Gazte Asanblada Sopeloztarrak atzo zabaldu bezala, azkenak baino ez dira gelditzen eta, hortaz, txartel barik dabilenak hobe izango du ahalik eta lasterren gerturatzea. Argazkian, Imanol Uria iazko Abra Sarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun