"Poitiers Vivonneko espetxe zuzendaritzak bertan diren preso politikoei ezartzen dieten zigor sistematikoei aurre egiteko" egin zuten larunbateko martxa. "Bi hilabete luzez Eneko Zarrabeitiak ezingo ditu bere senideak besarkatu, beste kide baten senideei aupada bat egiteagatik ezarri dioten zigorragatik. Gorka Azpitartek, aldiz, beste preso batekin hitz egiteagatik 30 egunetan patiorik ez du izango. Euskal preso politikoen aurkako zigorrak etengabeak dira, 'mittar' deituriko isolatzeak eguneroko ogia direlarik", salatu zuten kartzelako ateraino hurbildutakoek.
Poitiersera martxa
Ostiralean, gauerdia pasata, Abadiñotik abiatu ziren 80 bat senide eta lagun Frantziako Poitiers Vivonneko espetxe aldera. 550 kilometro egin eta gero iritsi ziren kartzelara, larunbatean. Han daude,