Pasa den urtarrilaren 7an Bilbon burututako presoen aldeko ekimen "kolosalaren" itzalpean, "euskal preso politikoen eskubideak agenda politiko, sozial eta kulturalaren erdigunean" jartzeko erronka hartu zuen Leioako auzokide talde batek. BI aste beranduago abian jarritako "
Pausutxu bet aurrera" dinamikak bere lehen urratsa jarri zion martxoaren 10ean zein bezperan ospatuko duten Elkartasun Egunari. Beste gauza askoren artean, aipatu larunbatean, Sortzaile eta Artisauen Azoka ere egingo, 11:00etatik 15:00etara. "Guk azpiegitura jarriko dugu (mahaiak eta aulkiak) eta postua jartzea doakoa izango da: artisau eta sortzaileak gonbidatu nahiko genituzke beren lanak ekartzera: bitxiak, musika, jatekoa, irudiak, aldizkariak, liburuak, bideoak...", azaldu dutenez. Bertan parte hartu nahi duenak ondoko helbide elektronikora idaztea baino ez dauka:
pausutxubet[abildua]gmail.com. Argazkian, urtarrilaren 21ean egin zuten "Pausutxu bet aurrera" dinamikaren aurkezpena Leioan.