Behin saio nagusiak bukatuta, ohi bezala, Hego Euskal Herriko hainbat udalerrietan eskainiko dituzte
Bilboko gay-lesbo-trans bederatzigarren nazioarteko zinemaldira aurkeztutako filmetako batzuk. Gurean, Algorta, Leioa eta Sopelan izango dira emanaldiak. Horrenbestez, gaur, asteartea, "A los que gritan" film laburra (eduki lesbiko handia) eta "Fjellet (The Mountain)" film luzea (eduki lesbiko handia) egongo dira ikusgai, 20:00etatik aurrera, Villamonteko kultur etxean. Hurrengo bi saioak Kultur Leioan izango dira, ordu berean. Bihar, "Ausente" film luzea (gay eduki handia) proiektatuko dute. Etzi, berriz, eduki lesbiko handiko bi film labur eskainiko dituzte: "And I Am Me" eta "Vera y Lara (y visas). Eta ondoren, "Il lupo in calzoncini corti" dokumentala. Argazkian, Zinegoak zinemaldiaren zuzendaritza Pau Guillén-i utzi dion Roberto Gaston, Imanol Landa alkate getxoztarrarekin batera / © Getxo.net.