Bihartik ostiralera itxita egongo da Sakonetako igerileku txikia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 14a, 12:43

Sakoneta kiroldegiko igerileku txikian azken aldian gertatu izan diren arazoak (ur-sartzeak, buxadurak, itoginak…) konpontzeko, bihar, etzi eta etzidamu itxita egongo da, Leioako Udalak jakinarazi duenez. Halaber, 4 urtetako umeentzako ikastaroan galdu diren egunak, ondoko datetan berreskuratuko dira: astelehen eta asteazkeneko taldeak martxoan berreskuratuko ditu galdutako hiru klaseak; hilaren 26an, 28an eta 30ean, hain zuzen ere. Astearte eta osteguneko taldeak ere martxoan berreskuratuko ditu klase bi: hilaren 27an eta 29an. Argazkia: © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun