Aurten ere basamorturako bidaia egingo dute Ertzaintzak erabilitako hainbat ibilgailuk. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SAED) Lagunen Elkarteko batu eta Tindufera (Aljeria) eramateaz arduratuko dira.
Herrizaingo Sailak eta Eusko Jaurlaritzak errefuxiatu sahararrekin duten lan-harremana dela eta, azken urteetan, horrelako ekintzak behin baino gehiagotan burutu dira. Bihar, goizeko 9:30ean, Erandion egingo den ibilgailuen entrega ofizialean, Marta Ares —Rodolfo Aresen alaba— Garapen Lankidetzarako zuzendaria eta Maria Luisa Justel Herrizaingo Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren zuzendaria izango dira. Ertzaintzak erabilitako 19 ibilgailu (8 furgoneta, 8 auto, mendirako auto bat eta bi kamioi) doaz sorta berrian, "Saharan oraindik erabili ahal dituztenak", Herrizaingo Sailak zehaztu duenez. Bidali baino lehen, Ertzaintzako mekanikoek ibilgailuak aztertu dituzte eta arazo guztiak konpondu egin dituzte. SAEDen Lagunen Elkarteko boluntarioek Alacantera eramango dituzte ibilgailuak eta, handik Aljeriaraino, itsasontziz joango dira. Ondoren, Tindufeko kanpamentuetaraino errepidetik eramango dituzte. Argazkian, 2005etik Ertzaintzak erabilitako ibilgailuak eman ohi dizkiote Saharako Poliziari / © Herrizaingo Sailak.