Getxoko Udalak 3.005 euroko isuna jarri dio 26 urteko neska algortar bati, adingabeko batzuei edari alkoholikoak erostea egotzita. Tokiko iturrien arabera, gertaera otsailaren 4ean, 20:00ak aldera, izan zen. Udal arduradunek diotenez, Udaltzaingoak Itzubaltzeta / Romoko supermerkatu batetik deia jaso zuen ohartarazteko neska gazte bat edari alkoholikoak erosten ari zela, ondoren dendatik kanpo zeuden adingabe batzuei emateko. Poliziak bertaratu ostean, 14 urteko bost adin txikikoen gurasoei deitu zieten beraien seme-alabak likore botilak hartzen ari zirela agertzeko. Ondoren, erosketa egin zuen 26 urteko M.K.G.T. emakume algortarraren kontrako salaketa jarri zuten. Neskak 3.005 euroko isuna ordaindu beharko du, Lege 18/1998 Legea haustea leporatuta, edari alkoholikoen salmentaren eta horniduraren mugei dagokienez. Datozen egunetan, Inauterietan, ohiko kontrolak egiten segituko du Udaltzaingoak, adingabeei edari alkoholikoak saltzea eta edatea ekidite aldera, udal iturriek ohartarazi dutenez.