Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hiru campusek Ate Irekien Jardunaldiak hartuko dituzte martxoaren 12tik 15era bitartean. Horietan, EHUk bere ateak zabalduko dizkie Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate-aurreko ikasle guztiei, bere irakaskuntza eta azpiegitura bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko. "Horrela, etorkizuneko ikasleek ikasi nahi duten karreraren inguruan laster hartu behar duten erabakia errazago hartu ahal izango dute", tokiko iturriek adierazi dutenez. Hiru campusetako unibertsitate ikastegi bakoitzean bi jarduera egingo dira, euskaraz zein espainolez: karrerei buruzko informazio-hitzaldiak eta ikastegiko eraikinera bisita. Jardunaldietan parte hartu ahal izateko unibertsitateko aurreko ikasleak beren ikastegietako orientatzaileekin otsailaren 20a baino lehen harremanetan jarri beharko dira. Argazkian, ikasle batzuk Irakasleen Eskolako eraikin berrirantz abiatzen artxiboko irudi batean / © EHU.