Ostegun honetan, otsailak 16,
Aitor Saraiba ilustratzaile gazteak bere ibilbide artistikoaren errepasoa egingo du
Arte Ederretako ikasleekin izango duen solasaldian. Hitzordua 11:00etan jarri dute aipatu ikastegiko gradu aretoan, Leioa eta Erandioko campusean. Hitzaldiak Saraibaren azken erakusketaren izenburua dauka, "10 años pintando la mona", non bere karrerako azken hamar urteetako lan nagusiak aurkezten dituen. Aitor Saraiba (1983) Arte Ederretan lizentziatu zen Gaztela Mantxako Unibertsitatean. Betidanik gustatu izan zaio marraztea eta istorioak kontatzea. Orain arte, argitalpen txikiak ("Tus ídolos favoritos", "Un pony muerto", "El viaje más largo de mi vida"), autoedizioa ("Heavy Metal"), erakusketak (Mad is Mad, Galería Fúcares eta La Fresh Gallery-rentzat) eta hainbat proiektu (Madrilgo Noche en Blanco, MUSAC eta Thyssen Museoarentzat) erabili ditu bere istorioak kontatzeko. Orain, Saraibak bere lehen nobela grafikoa argitaratu du, "El hijo del Legionario". Bertan, bere bizitzaren historia kontatzen du, bere aitaren historia ere badena. Argazkian, Aitor Saraiba hitzaldi bat ematen / cc-by-nc-sa
mediateletipos.