Inauteriak bihar hasiko dira ospatzen Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 16a, 12:22

Leioako Udalak zein elkarte ezberdinek otsailaren 17tik 21era ospatuko diren Inauterietarako egitarauak prest dituzte jada. Egun horietan, nagusientzako eta haurrentzako mozorro lehiaketak egingo dira, besteak beste. Bihar, ostiralean, adin guztietarako jarduerak izango dira: tailerrak eta puzgarriak txikienentzat eta txokolatada adin guztietarako, Euskal Etxeen plazan. Kalejira eta nagusientzako mozorro lehiaketaren ondoren, berriz, festa eta sari-banaketa egingo dira, lehen egun honetako egitaraua osatzeko. Hilaren 21ean, asteartean, txikienak izango dira protagonista. Goizean, umeentzako parkea eta emanaldi bat egongo dira, eta torradak banatuko dira goizari amaiera emateko. Arratsaldez, berriro ere, umeentzako parkea, emanaldi bat eta umeentzako mozorro lehiaketan parte hartu dutenen desfilea izango dira. Horri guztiorri, Txorierrin eta Pinueta-Itzubaltzetan hilaren 18rako, larunbaterako, antolatutako jarduerak gehitu behar zaizkio. Izan ere, besteak beste, haurrentzako jarduerak, txokolatada eta mozorro lehiaketak egongo dira. Argazkian, Euskal Etxeen plaza gainezka Maritxu Teilagorrik aurreko urte batean antolatutako jolasetan / cc-by-nc-sa Maritxu Teilagorri.

Itzubaltzeta / Romo eta Pinueta

Otsailak 18, larunbata
12:00-14:30 Gaztelu puzgarriak, rokodromoa, buruhandiak, ping-pong, mahai-futbola... Santa Eugenia plazan.
13:30 Umeentzako mozorro lehiaketa.
17:30 Txokolatada herrikoia, Cervantes plazan.
18:00 Cervantesetik kalejira eta mozorro desfilea.
20:00 Erromeria Trikizio taldearen eskutik Santa
Eugenia plazan.

Txorierri

Otsailak 18, larunbata
17:30 Mozorro lehiaketa.
18:00 Pailazoak.
20:00 Txokolatada.

Leioa

Otsailak 17, ostirala. Haurrentzako ekintzak / Nagusien Inauteriak
17:00 Haur eta gazteentzako parkea, Euskal Etxeen plazan.
19:00 Txokolatea, Euskal Etxeen plazan.
20:00 Inauteri kalejira, Bulebarrean. Mozorro lehiaketaren partaideen desfilea. Musika eta animazioa.
22:30 Erromeria, Ikea Barri plazan.
23:00 Mozorro lehiaketaren sari banaketa.
03:00 Jai bukaera.

Otsailak 21, asteartea. Haurren inauteriak
11:00 Haurrentzako parkea, Sakoneta kiroldegian.
12:30 Animazio taldearen ekitaldia.
13:30 Inauteri torraden banaketa.
14:00 Goizeko ekintzen bukaera.
16:00 Arratsaldeko ekintzen hasiera.
17:30 Animazio taldearen ekitaldia.
18:00 Mozorro lehiaketaren partaideen desfilea.
19:00 Sari banaketa.
20:00 Jai bukaera.
Mozorro lehiaketetan izena emateko, egunean bertan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun