Gazte Inauteriak ospatuko dituzte Erandion, Sopelan eta Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 16a, 12:47

Erandioko Gazte Asanbladak bihar, ostirala, estreinatuko du orain gutxi okupatutako Kalezulo gaztetxea. Gaueko 11etatik aurrera eta ordu txikiak arte, Inauteri Jaia egingo dute bertan. Hala ere, aurretik, 21:00etan jarri dute hitzordua Jado kalean, flashmob-a egiteko. Ondoren, poteoan joango dira herriko tabernetatik. Bestalde, Gazte Asanblada Sopeloztarrak Inauteri Eguna antolatu du larunbat honetarako, hilak 18. Horrenbestez, Larrabasterrako Urko kiroldegian herri bazkaria (15:00) eta mozorro desfilea (16:30) egin ondoren, Urkotik Sopelara arteko kalejira izango da 19:00etatik aurrera. Bitartean, Inauteri Tematikoak antolatzen dabil jada Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanblada (PGGA). Aurreratu dutenez, laugarren edizioa martxoaren 3an izango da eta gaia "etorkizuna". Hau da, "nola ikusten duzue zure burua etorkizunean, nola imajinatzen duzue etorkizuna, nolako aldaketak espero dituzue etorkizunean, zein itxaropenak dituzuen etorkizunerako, nola imajinatzen duzue Plentzia, Gorliz, Euskal Herria, Mundua etorkizunean?", azaldu dute neska-mutilek. Besteak beste, Revolta Permanent, Ingo Al Deu eta Rotabator taldeek kontzertua emango dute. Argazkian, auzolanak Erandioko Kalezulo gaztetxean.

Erandioko flashmob-ean parte hartzeko dantza pausuak filmatu dituzte Erandioko Gazte Asanbladako kideek

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun