Uribe Kostako Inauteriei buruz arituko dira bihar Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 16a, 13:23

Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, Inauteriak ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Urdulizko Udalak. Batetik, ostiral honetan, otsailak 17, Uribe Kostako Inauteriei buruzko hitzaldia eskainiko du Fredi Paya Ruiz etnografoa, bertsolaria, musikaria eta antzerkizale algortarrak. Hitzordua iluntzeko 7etan jarri dute, tokiko kultur etxean. Larunbatean, berriz, umeentzako puzgarriak, ludoteka eta jolasak izango dira probalekuan. Ordutegia, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era izango da. Bitartean, 19:30etik 20:30era, txokolate jana eta disko-festa izango dira. Argazkian, Fredi Payak emango du biharko hitzaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun