Baina hori lortzeko, zergatik okupazioa? Okupazioa, hain barneratuta dugun sistema kapitalistari arrakalak sortzeko tresna lez ikusten dugu. Kontsumismo basatian oinarrituta dagoen gizarteari aurrea nahi izan diogu. Jadanik erosita dagoen baina erabiltzen ez den lokala hartu dugu. Eraikinak erabiltzeko daudelako eta ez urte luzeetan zehar bazterturik izateko, etekin ekonomiko handiena noiz atera zain.
Guztiz utzita zegoen lokala kolorez bete nahi dugu eta herriaren zerbitzura jarri. Gune aske bat sortu nahi dugu, non proiektu desberdinak gauzagarriak izango diren guztion elkarlanaren bidez. Beste sistema bat eraiki nahi dugu, kontsumismo itogarri honetatik harago doana.
Oraindik hasiberriak gara, baina proiektu honek luze jotzea espero dugu.
Gaurdanik, Erandioko gaztetxeak ateak zabal zabalik ditu jada hurbildu eta bertan parte hartzeko prest dagoen ororentzat. Proiektu guztiak direlako gauzagarriak eta gaztetxeak guzti horien etxea izan nahi duelako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.