Erraustera eraman dute Arrigunaga hondartzan hilik agertutako izurdea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 16a, 18:51

Asteazken goizeko 9ak aldera Getxoko Arrigunaga hondartzan hilda agertu zen izurdea eraman du gaur goizean udal getxoztarreko hondartzetako garbiketa zerbitzuak, ondoren errausteko, tokiko iturriek adierazi dutenez. Zetazeoa, 2,45 metroko eta 100 kilo baino gehiagoko izurde komuna zen eta deskonposizio egoera handian zegoenez, zaila da bere heriotzaren arrazoiak zeintzuk izan diren zehaztea, Ambar itsas fauna kontserbatzeko eta ikertzeko elkarteak jakinarazi duenez. Animaliaren sexua ez da ezagutzen, sabel-barrunbean zarrasta handiak zituelako. Joan den ostiraletik euskal kostaldean izurde batzuk lehorreratu dira. Ambar aztertzen ari den arrazoi posibleen artean, eguraldi kaskarra dago. Argazkia: © Getxoko Udala.

Hildako izurdea Arrigunagan (© Getxoko Udala)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun