Bihar, ostirala, Eskola Inauteriak ospatuko dira Getxo udalerrian, bertoko zenbait ikastetxek eta Kultur Etxeak antolatuta. Mozorro desfileak bi gunetan izango dira: batetik, Getxo eta Algortan; eta bestetik, Itzubaltzeta / Romo eta Areetan. Guztira, 3.000 bat ikaslek parte hartuko dute horietan. Lehenengo gunean, honako ikastetxe hauetako 1.800 ikaslek parte hartuko dute: Andra Mari, Trinitarias, Zabala, Zubilleta, San Ignacio, Geroa eta San Nikolas. Desfilea 10:30ean hasiko da Sarrikobaso kaleko biribilgunean eta Sarrikobaso, Algortako Etorbidea eta Maria Andresena kaleetatik pasatuko da. Ibilbidea Algortako Telletxe plazan amaituko da. Desfilearen ondoren, txikienek (lehen hezkuntzako 2. mailara arte) festa izango dute Bihotz Alai plazan, musika animazioarekin. 3., 4., 5. eta 6. mailako haurrek beste festa bat izango dute Telletxen. Itzubaltzeta / Romo eta Areetari dagokienez, Gobela, Betiko, Artatza eta Romo ikastetxeetako 1.300 ikaslek parte hartuko dute. Desfilea 10:30ean hasiko da Romo ikastetxeko sarreran (institutuaren aurrean) eta Gobelaurre, Ezekiel Agirre, Kresaltxu, Gorbea eta berriro ere Gobelaurre kaleetatik igaroko da. Argazkian, Eskola Inauteriak Itzubaltzetan, artxiboko irudian / ©
Getxoko Kultur Etxea.