Etxerat elkartearen eguneroko kontzentrazioa hasi eta hamar minutu ingurura iritsi da Ertzaintzaren furgoneta bat Algortako Etorbidea eta Telletxe kalearen arteko bidegurutzera. Ibilgailua bazter batean aparkatu eta barandan jarri ohi dituzten herriko preso politikoen argazkien palen aurrean jarri dira agenteak, "trafikoa eta guzti oztopatuz", elkarretaratzean zeuden gizon-emakumeek azaldu dutenez. Beraien jokabideagatik galdetuta, "bateratzea egiteko bai, baina irudiak erakusteko baimenik ez" zeukatela esan die ertzain-buruak; "preso bakoitzari dagokion seniderik ez egotekotan behintzat". Hori horrela, argazkien pala guztiak "atera" eta eraman egin dituzte poliziek. Dirudienez, ez dute gizon-emakumerik identifikatu. Argazkian, ez da ohikoa Ertzaintzak Etxeraten eguneroko elkarretaratzea oztopatzea, nahiz eta 2011ko
urriaren 4an ere etorri zitzaizkien, hiru senide identifikatuz eta bi pala eramanez / cc-pd
Etengabe.