Leioako Udaltzaingoak lagun bi identifikatu zituen ostegun goizaldean, ustez lapurreta egiteko prest zituzten tresnak aldean. Susmagarriak kotxean bueltaka zebiltzan kaleetatik oso abiadura motelean. Horregatik, kalez jantzira zeuden udaltzainek abisua eman zuten, udal iturriek adierazi dutenez. Segidan, goizaldeko 5ak aldera, patruila auto batzuk kotxea geldiarazi zuten Autonomia Etorbideko biribilgunean. Identifikazioa eskatu ostean, agenteek kotxea miatu zuten eta, bertan, lapurretan egiteko materiala (buru-berokiak, ahuntz-hankak, zizailak, zerrak, zulagailu elektrikoak, eta bihurkinak...) prest zegoela ikusi zuten, beti ere bertsio ofizialaren arabera. Horretaz gain, ustezko lapurrek ez zuten ibilgailuaren inolako dokumentaziorik, eta jabeak ere ez zirela egiaztatu zuten udaltzainek. Gidatzeko baimenik ere ez zuen gidariak, udal arduradunek hitzetan. Horregatik, udaltzainek kotxea udal depositura eraman zuten jabe bezala agertzen den pertsona Udaltzaingoaren egoitzan aurkeztu arte. Argazkia: ©
Leioako Udala.