Tortura salatzeagatik eskualdeko bi gazte identifikatu dituzte Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 16a, 23:34

Joan den astelehenean, Torturaren Aurkako Egunean, arratsaldez, bi gazte identifikatu zituen Ertzaintzak Berangon; herri horretako eta Algortako mutil bana, hain zuzen ere. Aipatu lagunek UKBERRI.NETi azaldu diotenez, torturatutako herritar bat irudikatzen zuen panpina eta kartelak jartzen ari ziren Berangoetako kultur etxe inguruan, polizia autonomikoaren patruila bertaratu zitzaiela. "Egiten ari ginena legezkoa zela esan ziguten, udaltzainekin hitz egin behar zutela... Hala eta guztiz ere identifikatu behar gintuztela", azaldu dutenez. "Ardura saihestu" nahi zutela zirudien arren, DNIa eskatu zieten gazteei. Argazkian, Torturaren Aurkako Egunean elkarretaratzea egin zuten Sopelan / © Sopela.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun