Asteartera arte luzatuko dira Inauteriak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 17a, 18:52

Inauteriak ospatzeko ekitaldiak larunbat honetan, hilak 18, hasiko dira Gorlizen. Ohiturari eutsiz, bihar, euskal inauteri ikuskizuna eskainiko du Aratz Dantza Taldeak, 18:30etik aurrera. Urtero, zanpantzarrek lagundutako kalejira egin eta, ondoren, Eliz plazan erretzen dute Miel Otxin. Igandean, berriz, ogi-txigortu txapelketaren laugarren edizioa izango da, Iberrebarrin, 13:00etan. Eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, disko-festa eta txokolatada egongo dira txikientzat. Astelehenera helduz, 11:00etatik 13:00etara mozorro festa prestatu dute kultur etxeko ludotekan. Toki berean, marrazki erraldoia egingo dute asteartean, 17:00etatik 19:00etara. Argazkian, Gorlizen ere egingo dute torrada lehiaketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun