Metro Bilbao garraio enpresako langileek beste lanuzte bat egin zuten atzo, osteguna, 17:00etatik 21:00etara. Sindikatuetako ordezkariek emandako datuen arabera, beharginen %85ek egin zuten geldialdia. Enpresaren arabera, ordea, %12,5ek. Horrekin batera, langileek manifestazioa egin zutenBilbon. Martxa Plaza Zirkularretik abiatu zen eta Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean amaitu. Lanuzteak izan zuen jarraipenarekin "pozik" agertu ziren enpresa batzordeko ordezkariak. Edonola ere, salatu zutenez, "enpresak ez ditu betetzen langileekin lortutako akordioak, eta iritsi publikoa langileen aurka jarri nahi du, horrekin metroaren kudeaketa arazoak estaltzeko". Konponbiderik ezean, otsailaren 23an lau ordutako beste bi lanuzte egingo dituzte: lehendabizikoa, 05:30etatik 09:30era; eta bigarrena, 18:00etatik 22:00etara. Argazkian, metro geltoki bat gainezka abenduaren 21eko greba egunean / ©
LAB Metro Bilbao.