Yahaira Agirre judolari algortarrak asteburu honetan joka dezake uda honetan Londresen ospatuko diren Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela. Izan ere, BAT taldeak jakinarazi duenez, algortarra 63 kilo bitarteko kategorian aritzen da eta mundu mailako sailkapen horretatik lehenengo 14 judolariek baino ez dute parte hartuko Olinpiar Jokoetan. Agirre, baina, hogeigarrena da sailkapenean. Horregatik, Yahairak bere emaitza irauli beharko du larunbat eta igandean burutuko den Alemaniako Dusseldorf hiriko sariketa nagusian. Bestalde, BAT taldeko Oiana Blanco oriotarrak, Kiyoshi Uematsu portugaletearrak eta Sugoi Uriarte gasteiztarrak behin-behinean sailkatzea lortu dute. Argazkian, Yahaira Agirre 2009an egindako “Getxo Sasoi-Sasoian” Kirol Sarien Galan / cc-by-sa Gorka J. Palazio.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!