Azken hotzaldietan zazpi pertsonari aterpea eman die Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 17a, 20:22

Etxerik gabeko zazpi pertsonari gau kopuru desberdinez aterpea eman diete Getxoko pentsio batean, otsailean izandako hotzaldi bietan zehar, Udalak tenperatura hotzak heltzean indarrean jarritako protokoloari esker. Aipatu lagunek gau bat eta bederatzi gauren artean egin zuten lo, otsailaren 1etik 4ra eta 10etik 14ra bitartean, toki horretan. Hala ere, "pertsona batzuek ez zuten onartu nahi izan babespean lo egiteko eskaintza", udal iturrien arabera. Tokiko agintariek Algortako Portu Zaharreko mojen erresidentziaren bitartez egin zuten gestioa. Karitate kalean jantoki soziala daukate. Hain zuzen ere, lekaimeei eskatu zieten aterperik gabekoei gaua pentsio batean igarotzeko aukera zegoela esateko. Argazkia: cc-by-sa Arrels Fundació

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun