Gizon bat atxilotu dute Plentzian beste bat sastatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 20a, 17:14

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiral arratsaldean Plentzian, beste gizon bat aiztoaz erasotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, 14:30ak aldera jaso zuten abisua, Txipio auzoan, kalean, arma zuriz zauritutako lagun bat zela ohartaraziz, dirudienez eztabaidan ari zirela beste batek sastatu ostean. Bertaratutako ertzainek aipatu gizona odoletan zegoela egiaztatu zuten eta, artatu ostean, anbulantzia batek eraman behar izan zuen Gurutzetako ospitalera. Polizia iturriek diotenez, lekukoen ahotik jakin zuten ustezko erasotzailea gertutako merkataritza establezimendu baten barruan zegoela. Bertan aurkitu omen zuten ertzainek erasorako erabilitako aiztoa. Hori horrela, 45 urteko gizonezkoa atxilotu egin zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun