Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuek lagunduta, Amparo Gallo Gutierrez Itzubaltzeta / Romoko auzokidea bisitatu dute gaur eguerdian Imanol Landa Getxoko alkateak eta Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Astelehen honetan, otsailak 20, 100 urte bete ditu aipatu emakumeak. Burgosen jaioa, oso gazte etorri zen Getxo udalerrira lan egitera, ondoren bertan bizitzen geratzeko, udal iturriek azaldu dutenez. "Amparo Gallok familia aurrera ateratzeko oso gogor lan egin behar izan du bere bizitza osoan, Gerra Zibilean pairatutakoaren ondoren. Seme baten ama (trafiko istripuz hildakoa), bere familia errainak, bi ilobek eta lau birbilobek osatzen dute", gaineratu dutenez. Alkate getxotarrak Aixerrotaren figura opatu dio andreari, osasun egoera onarekin, urduri eta malenkoniaz hartu duela egun esanguratsu hau. Argazkia: ©
Getxoko Udala.