Gizonezko bat atxilotu dute Getxon emaztea kolpatu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko ots. 20a, 17:44

Ertzaintzak bost gizonezko atxilotu zituen atzo, igandea, Bizkaian eta Gipuzkoan, emakumeen kontrako indarkeria delituak edota urruntze agindua haustea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, Getxo udalerrian gertatu zen atxiloketetako bat. Bertsio ofizialaren arabera, igande goizeko 7:15ak aldera jaso zuen norbanako baten abisua Ertzaintzak, Getxo udalerriko etxebizitza batean gizon batek bere emaztea jo zuela ohartaraziz. Emakumeak berak kontatu ei zien bertaratutako poliziei senarrak aurpegian kolpatu zuela, festa batetik etxera bueltatu ostean. Hori horrela, 28 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek, genero indarkeria delitua egotzita. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako protesta Algortan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun