Getxoko zaborrontzi batean aurkitutako Espainiako Monarkiaren ehun bat argazki zaharren jabea da jada Eusko Jaurlaritza, tokiko iturriek jakinarazi dutenez.
Irargi Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak kudeatuko ditu, gaineratu dutenez. Irudiak Willy Uribe idazle eta argazkilari getxoztarrak topatu zituen
joan den abenduan. Antza, zapata-kutxa zahar batean sartuta zeuden, zaborrean botata. Argazkietan, Habsburgoko Maria Cristina bere seme-alabekin agertzen da; Alfonso XIII.a, Donostiara egindako bisita batean; Battenbergeko Victoria Eugenia haren seme-alabekin edota Juan de Borbonen ezkontza, besteak beste. Edukiontzi urdin batean aurkitu zituen. Horiekin batera, liburuak eta gutun pertsonalak ere topatu zituen, baina zaborrean utzi zituen Uribek. Argazkiak, Eusko Jaurlaritzari ematea erabaki du argazkilariak. Argazkian, Willy Uribe argazkilari eta idazle getxoztarrak aurkitu ditu antzinako irudiak.