Pasa den urtarrilaren 7an Bilbon burututako presoen aldeko ekimen "kolosalaren" itzalpean, "euskal preso politikoen eskubideak agenda politiko, sozial eta kulturalaren erdigunean" jartzeko erronka hartu zuen Leioako auzokide talde batek. Bi aste beranduago abian jarritako "
Pausutxu bet aurrera" dinamikak bere lehen urratsa jarri zion martxoaren 10ean zein bezperan ospatuko duten Elkartasun Egunari. Beste gauza askoren artean, hilaren 9an, euskal presoen aldeko gaueko futbito txapelketa arina egingo dute Leioan. Talde bakoitzak bost pertsonaz osatuta egon behar du; neskenak, mutilenak edo mistoak izan daitezke! "Adinak ere ez du inporta, jakin badakigu esperientzia eta teknika fisikoa baino askoz inportanteagoa dela!", adierazi dute antolatzaileek. Izena emateko
pausutxubet[abildua]gmail.com helbide elektronikora idaztea baino ez dago, telefono zenbakia edo e-maila eta izena jarriz.
Facebook bidez ere egin daiteke.