Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko
Algortako Herri Bilguneak luzatutako gonbiteari erantzunez, herriko hainbat abesbatzetako kideek parte hartuko dute hilaren 24ko elkarretaratzean, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan. Algortako Herri Bilguneko kideek azaldu dutenez, urte bukaerara arte egin bezala,
Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak, "presoen eskubideen babesa herriari dagokiola" uste dutelako. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak babesteko konpromisoa adierazten duen kinkea eragile batetik bestera igaroko da hilabete bakoitzeko azken ostiralean, hurrengo deialdia iritsi arte. Tartean, hilabete oso bat izango du dagokion elkarteak, horren alde lan egiteko. Otsaileko azken ostiralean ELA eta LAB sindikatuetako ordezkarien eskuetatik abesbatzetako kideen eskuetara igaroko da kinkea. Bestalde,
Herrira mugimenduak ostiral eguerdiko 12etarako egindako deialdiekin bat egin dute Algortan: besteak beste, Basurtuko ospitale aurrean izango da elkarretaratzea, gaixotasun larria daukaten presoak herriratzea aldarrikatzeko. Argazkian, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak kinkea presoen senideen eskuetatik jasotzen, urtarrileko azken ostiralean / cc-pd Algortan Egin Dezagun.