Informazio puntura gerturatzen diren pertsona guztiei, edukiontzi berdean zer utzi behar den eta zer ez den utzi behar ezagutzera ematen duen jolas ezberdinetan parte hartzera gonbidatuko zaie, egunerokotasunean agertzen diren zalantzak argitzeko asmoz, udal iturriek zehaztu dutenez. Edukiontzi berdean, soilik beirazko botila, pote eta flaskoak utzi behar dira. Zeramika, portzelana, ispilu eta leihoetako kristalak, bonbilla, fluoreszenteak, tapak, tapoi eta txapak, kortxoak, plastikozko poltsak... ez dira edukiontzi berdean utzi behar, eta zergatiak bertan argituko dira.
Beirak bizitza asko izan ditzake
“Beirak bizitza asko izan ditzake, birziklatu” lelopean, kanpaina hau biztanleria osoari zuzenduta dago eta, aipatu bezala, informazio puntu ibiltari batean oinarritzen da. Informazio puntu horrek, beiraren edukiontzi berdera bota beharreko beira ontzien inguruan hainbat galdera dituzten herritarrei informatzea du helburu: beira %100ean birziklagarria den materiala da, beiraren birziklapen zikloa, edukiontzi berdean utzi behar dena eta ez dena, norbanakoak beiraren birziklapenaren zikloan duen garrantzia.... Azalpen horiek guztiak oinarri informatzaile eta jolas parte-hartzaileetan egongo dira oinarrituta. Gainera, partehartzaileek beira-ale erakargarriekin egindako lepokoak, eskumuturrekoak... sor ditzakete.